2007-10-14

Bigarren astea

Bigarren astea iada aski lasaiago izan zen. Goizean goiz iritsi ginen Gateizera, oraingoan Judith-en konpainiarekin. Lehen orduan Jolas Motorea izeneko klasea nuen, HEGOALDE kiroldegian. Asteko joku ezberdinak egin genituen, tartean hain ezagunak zaizkigun "kubalibre", "harri orri ar" edota "splash". Ondorengo orduan fakultatera joan beharra genuen eta ordu bat eman ondoren etxera joan nintzen, bazkaltzeko asmoz. Etxera iritsi eta pixukideak iada irtetear. Bost minutu bakarrik egon ginen batera, eta nik orduan siestatxo bat egiteari ekin nion. Arratsaldean gelakideekin trago bat hartzera joan nintzen, azkenik etxera joan afaldu telebista ikusi eta ohera sartu arte. Bigarren eguna antzekoa izan zen. Arratsaldez ordea kontzentrazio moduko bat izan genuen Gateizko foru plazan. Bertan joku ezberdinak egiten ibili ginen heziketa fisikoko-ok eta ivef-ekoak. Firmak ere jaso genituen heziketa fisikoaren ordutegi murrizketaren aurka. Hirugarren eguna baita ere berdina izan zen, arratsaldez ERDIZKA TABERNA-n egon ginen ikaskideak. Ostegunean Zarautzera itzuli behar genuenez maletarekin azaldu ginen klasera. Klase bakarra eduki genuen eta amaitzean ERDIZKA TABERNA-ra joan ginen. Bazkaltzera EHU-ko jangelara joatea erabaki genuen. Bertan bazkaldu nuen Miren (Azkoitiko ikaskide bat) eta Haizea (Beasaingo ikaskide bat)-rekin batera. Itzultzeko berriz trenean 8,50 euro pagatu eta Donostira etorri ginen trenez. Donostitik Zarautzerako bidea egiteko ibilgailu publiko berbera erabili genuen. Ea hurrengo aste hau nola datorren... baina segurua ostegunean klaseko beste afari bat egingo dugula!!uajaja!! Argazkia: Gasteizko mapa, Adrian-i bezala asko lagundu didalako.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Jode hi, ez aiz aspertzen e!! Arratsaldero siesta ta poteo... ni klasen eote nauk! jeje.

Segi ondo pasatzen, azkenen benetan inportaikenan dek.

PD: mapana eztiat arrapau...

AIO!!