2007-11-06

hosto lehorrak lurrean...

...hosto lehorrak lurrean daudela, eguneroko lez klasera joan nintzan. Eta horrela egunero egunero, kaleetan diharduen hotza xurgatuz...
Bi aste iada bloga aktualizatu gabe, ta bada ordua. Bi aste hauetan...gauzak gertatu dira, eta interesgarrienak kontatzera noakizue.
Aurreko astea motza zen, bai... Izak esan zuen bezela 3 asteko eguna... ????
Astea aspergarria egin zitzaidan, ez baikenuen osteguna iristera itxaron behar. Hala ere, asteazkenetik igande gaurarte etxean bakarrik egoteak zertxobait motibatu ninduen. Astelenean eta asteartean alde zaharrean izan ginen, nahiz eta bi egunetan lehenago liburutegitegian lantxo bat egiten jardun ginen. Asteazkenean berriz, etxera ohiko moduan joan ordez, hau da, trenean, anaiarekin joan nintzen kotxez 6rak laurdengutxi aldera. Lehenago ordea, unibertsitateko jangelara joan nintzen bazkaltzera ikaskide batekin. Ondoren kafetxo bat hartu, berba saio bat bota eta lehengusuarena joan nintzen, anaia eta nerekin batera itzuli baitzen kostaldera. Aipatzekoa bazkaltzen eta kafea hartzen oso gustora egon nintzela, beti etxean bakarrik bazkaltzen egon baino, eta gainera konpainia ederrean.
Zarautzera iritsi orduko etxean bakarrik egoteak asko lasaitu ninduen. Asteazkenean buelta txiki bat eman eta etxera itzuli ginen. Ostegunean berriz Hernani aldean egon ginen, etxera goizeko 7terdietan iritsiz. Gau ikaragarria izan zen. Ostiralean entsegu txiki bat egin genuen eta larunbatean berriz ere gau ederra pasa genuen. Igandean etxea garbi garbi utzi eta amari itxarotea besterik ez zitzaigun falta.
Hurrengo astea berriz, ezberdina izan zen. Arratsaldetan alde zaharrera ez ginen ohi bezain beste azaldu. Hala era ostegunean bueltatxo bat eman genuen, eta dexenteko "kastañazuakin" goizo jun ginan etxera, beste ostegunekin konparatuta behintzat. Ostiralean berriz trenez itzuli nintzen Donostira eta berdin berdin Donostitik Zarautzera. Etxean ordu bakarra pasa gabe, Mendaro aldera joan nintzen SKASTI taldearekin kontzertua eman behar baikenuen. Kontzertua espero baino hobeto joan zitzaigun, eta oso gustora itzuli ginen.
Ea datorren asteak zerbait berria dakarkidan, zerbait ezberdina.

1 comentario:

Josu dijo...

argazkiya ezin da ikusi, lastima