2007-10-29

ASTELENA! JAI ONDOREN EGUNA!

Goizo iritsi gea gaur Gasteizea, 3 ordu laurdeneko denboakin... Lehengo klasia Jolas Motorea. Jolasak iten hasi deu astia hortaz...Gaur ere arrapaketan jolastu deu, baño beste era batea. Auskalo zenbat modu ezberdin dauden! Bigarren klase ordua baño lenuo kafetxo bat hartzea jun gea hiru tipo. Karteta jolasten hasi gea, ta ze esango? ezin dala karteta jolastu...ni, flipauta.
Hurrengo orduan euskera. Parre batzuk bota ta bazkaltzea. Atsaldez lehenik liburutegira ta gero ERDIZKA TABERNA. Aste hau orren motza izatia etzait askoik gustatzen, baño lagun min baten bixita eukita Zarautzera bueltau berko, e Sara?jeje!! Ta baitare etxian bakarrik nao, asike kejaik eztakat.Ta horrelaxe, ondo hasi gea ta aber hobeto bukatze deun!

2007-10-24

ta holaxe

Egun hauetan gauza asko pasa zaizkit. Ia aurkitu det ekipo bat entrenatzeko, baino aurten jokalari bezela, entrenau behintzat. Aparte de hori, atzo txina hartzea jun giñan gaueko 10etan eta etxea itzuli giñan 11terditako baño txinaik gabe... Eta atzo aurrenengo ordura enitzan jun lo hartu bainun. Gaurkoz nahikua, ezbaitet denboa askoik idazteko eta goguak gutxio.

2007-10-22

erdizka

Pffff... aste hau erdizka hasi da. Goizeko 6terditan abiatu gea Zaurautzetik, gaur konpainia berezi batekin nere anaian furgonetan, anaian kuadrillako Txufo, nere kuadrillako Toflasen (Txufon) lehengusua. Bidian zehar parre batzuk bota ditugu bean kontura eta Forondako aireportuan utzi deu, Dlublin aldera eramangoun hegazkinaren zai. Aipatzekua Dublinea jun eta etorri 26€ kostatu zaizkiola.
Beno holaxe Gasteizera iritsi ta galduta ibili gea 5 minutuz. Gero Iñigo (PATATAMAN) utzi deu residentzi inguruan ta geo nere etxealdea jun gea. Kafe bat ta pintxo bat hartu ta etxea jun naiz korrika. Klasea beandu iritsi naiz eta ezin izan det TERREMOTO jokuan parte hartu. Gehienok jakingozue zein dan ta bestela interneten bilau iual jarrikou ta. Ta holaxe.
Geo 2 orduko klase teorikua euki deu, "Heziketa fisikoa eta bere didaktika". Ta azkenik "Euskara eta bere didaktika". Parre batzuk... klasian jendiai nere argazki bat bialtzen eon naz blutuz-ekin.jaja. ta oain txina hartzea goaz taberna batea. ERDIZKA TABERNAn nao, beti bezela wifiya daola ta.
Aipatzekua astebukaera hontan Saran bixita. Asko botatzet faltan ya. Gaurko argazkiya zuretzako politte!! Bazpare censurauta...jajaja!!!

2007-10-19

eta egunak aurrera..

Pfffff!!! Earra astia pasaetena Gasteiz alden... Astelenian iritsi bizikleta hartu ta klasera. Atsaldian berriz klaseko batei ordezkatzea jun ber izan jun Ibaiondo ikastetxera ume batzuekin jolasak itea. Lehen aldiya zanez autobusa hartu ber nula, ba etxetik orduterdi lenuo atea nitzan. Autobusa titau baten topatu eta ikastetxera ordubete lenuo iritsi nintzan. Orduan ikastetxe parean daon HOTEL LAKUA-ko kafetegira jun nitzan kafetxo bat hartzea. 2€ nezkan kafea hartu ta bueltako autobusa ordaintzeko. Kafea hartu eta ordaintzeakuan... 1,60 € zian!!! bua, ta nik ze inbear nun... ba etzitzaitela irixten eta orduan gonbidatu in nindun kamarero hark. Kafetegitik atea ta geo zein ikusiko ta Maite Etxaniz, aj! Umeekin re nahiko komeri izan nitun...pfff...ume aluak!!!jajaja!! Asteartia egun normal bat izan zan, atsalden alde zaharreko ERDIZKA TABERNA-ra jun eta holaxe. Asteazkena...jo!! Gasteizko zentru komertzial batera jun nintzan autobusean kixton bueltazarra eman ta geo!! ta gañea esateie geo 7minutura daola!!ajajaja!!baño ba earki pasa nun! Atzoko eguna berriz... izugarriya!!!!MONDIEE!!!SAKREBLE!! Goizez 11terditako klasek bukatu genitun eta futbolea jolastea jun giñan! kixton kemada!! etxea jun bazkaltzea ta atsaldez alde zaharrea jun nitzan Aritz, gelakide batekin. Pare bat zerbeza ta pare bat motxo erre ta klasekuana jun giñan afaia prestatzea. Bidian Polakekin hitzein nun Gateizea zetorrela ta!!!ueee!!!motibaziyua eguneko 110ea iyo zitzaiten. Afaita earki jun zan ta afaia ta geokua... no koment!!!pfffffff!!! etxea goizeko 8tako 9tan klasek eukita!!uajajaja!!halare lo in ta 12terditako klasea jun naz, kokakola bat eskuan hartuta. Eta holaxe, aste politta izan da, izandako arazuak kenduta. P.D. Gasteizko parrandak iñun ez!!!

2007-10-14

Bigarren astea

Bigarren astea iada aski lasaiago izan zen. Goizean goiz iritsi ginen Gateizera, oraingoan Judith-en konpainiarekin. Lehen orduan Jolas Motorea izeneko klasea nuen, HEGOALDE kiroldegian. Asteko joku ezberdinak egin genituen, tartean hain ezagunak zaizkigun "kubalibre", "harri orri ar" edota "splash". Ondorengo orduan fakultatera joan beharra genuen eta ordu bat eman ondoren etxera joan nintzen, bazkaltzeko asmoz. Etxera iritsi eta pixukideak iada irtetear. Bost minutu bakarrik egon ginen batera, eta nik orduan siestatxo bat egiteari ekin nion. Arratsaldean gelakideekin trago bat hartzera joan nintzen, azkenik etxera joan afaldu telebista ikusi eta ohera sartu arte. Bigarren eguna antzekoa izan zen. Arratsaldez ordea kontzentrazio moduko bat izan genuen Gateizko foru plazan. Bertan joku ezberdinak egiten ibili ginen heziketa fisikoko-ok eta ivef-ekoak. Firmak ere jaso genituen heziketa fisikoaren ordutegi murrizketaren aurka. Hirugarren eguna baita ere berdina izan zen, arratsaldez ERDIZKA TABERNA-n egon ginen ikaskideak. Ostegunean Zarautzera itzuli behar genuenez maletarekin azaldu ginen klasera. Klase bakarra eduki genuen eta amaitzean ERDIZKA TABERNA-ra joan ginen. Bazkaltzera EHU-ko jangelara joatea erabaki genuen. Bertan bazkaldu nuen Miren (Azkoitiko ikaskide bat) eta Haizea (Beasaingo ikaskide bat)-rekin batera. Itzultzeko berriz trenean 8,50 euro pagatu eta Donostira etorri ginen trenez. Donostitik Zarautzerako bidea egiteko ibilgailu publiko berbera erabili genuen. Ea hurrengo aste hau nola datorren... baina segurua ostegunean klaseko beste afari bat egingo dugula!!uajaja!! Argazkia: Gasteizko mapa, Adrian-i bezala asko lagundu didalako.

2007-10-12

Komandogasteiz-en hasiera

Nire blog honi hasiera emateko bultzada Adrianen eta Antxusen blog-ek eman didate, Bilbo handian jazotzen denataz berri ematen baitute biek, bakoitzak bere ikuspegitik noski. Bi hauen ideiek Gasteiz ere handia dela erakustera bultzatu naute, nik bertan izaten ditudan goraberen berri izateko, bai etxean, bai unibertsitatean eta baita iada hainbeste aldiz bisitatu dudan ALDE ZAHARREAN. Nik ere euskara batuan idatziko dut, ez bainaiz beste bi hauek baino gutxiago,jaja!Besterik gabe lehen bi aste hauetan bizitakoa kontatzera ekingo diot.
Iada bi aste eginak ditut Gasteiz aldean; kaleetan zehar hamaika aldiz galduta ibili izan naiz, baina gainean mapa edukitzeak izugarri lagundu nau. Aurreko astelehenean iritsi nitzen Gasteizera anairekin eta Iñigo lehengusuarekin (alias PATATAMAN). Etxeko giltza gainean ez nuenez tinbrea jo behar izan nuen eta pisuan aurkitzen ziren biak esnatu egin nituen. Bata durangotarra, Julen, tipo xelebrea. Bestea berriz Jurgi, Zarauztarra, nire lehengusu txikia. Hirugarrena eguerdian iritsi zen Ander, elgoibartarra. Guztiak iada urte bat daramate Gasteizeko giro hotzean murgildurik.
Hamarrak aldera iritsi nintzen unibertsitatera, ordu hortan bainuen kurtsoaren aurkezpena. Atetik Ekhi sartzen ikustean izugarri poztu nintzen. Ekhi usurbildarra da, gure adinekoa, eskubaloiko jokalaria. Bistaz ezagutzen giñen elkar baina lehen egunetik lagun onak egin gara.
Hurrengo eguna berdintsu joan zen, goizez klasera atsaldez siestatxoa eta buelta txiki bat hiritik.
Eta horrelaxe osteguna iritsi zitzaigun, lehen osteguna, gelako lehen afaria. Txukunak iritsi ginen etxera, txukunak eta kostata, etxea topatzen ordu bat kostatu baitzitzaidan.
Hurrengo eguna..pfff...aurreko gaueko ondorioak ordaintzeko ordua. Lo hartu eta ezin izan nuen leheneno klasera iritsi. Hala ere gustora joan nintzen bigarren ordura, aurreko egunean ikaskideekin iada konfidantza hartu baikenuen. Klase hori amaitu eta segidan tren geltokira joan ginen, Donostirako bidea hartzeko. Eguraldia, txarra.