2008-01-14

bigarrena ta hirugarrena...

Aste honetan igandean etorri naiz, astebukaera neketsu baten ondoren. Ostiralean azterketa amaitu eta bereala, Ekhi ikaskidearekin nire etxera joan nintzen, maleta egin pare bat San Miguel edan eta nire anaiarekin batera Zarautz aldera joateko. Seirak eta laurden inguruan atera ginen nire etxe behetik, Gasteizetik irteteko nahikoa denbora behar baita. Zarautzera iritsi baino lehenago, nire anaiaren kuadrillako Larra hartu behar izan genuen Arrasaten. Denok batera iritsi ginen Zarautzera. Ni zuzenean lanera joan nintzen, berez seietan sartzen bainintzen. Ekhi autobusa hartu zuen Usurbil aldera joateko. Ostiralean, ez nuen ia lanik izan eta hamabi terdiak ingururako atera nintzen. Larunbatean berriz... hirurak laurdengutxitan irten nintzen, azken orduko kuadrilla mistikoak etorri baizitzaizkigun. Gero trago pare bat eta etxera joan nintzen. Atzo berriz 6 terdietan irten ginen Zarauztik, Gasteizera zortziak laurdengutxiagotan iritsi ginelarik. Besterik gabe, bihar dut bigarren azterketa, Didaktika Orokorra, test moduko galdera batzuekin eta etzi hirugarrena, Jolas Motorea, egindako jolasen analisia. Ea nola joanen zaizkidan, geroz eta gutxiago falta baita hain gogotsu itxaroten nabilen eguna. Eskerrikasko animoak eman dizkidazuen guztioi eta zorte berea opa dizuet zuei ere. Izan huntsa! Ametsaren helmugarat...

2008-01-11

azterketak

ta holaxe, gaur lehengo azterketakin haste gea. atzo etxian bakarrik gau osua, ezer enun ikasi,ta burumakur sartu nitzan ohera. Lo hartzia kostau in zitzaian, eta burumakur hartu nun lo, etxean ez ezik, mundu osoan bakarrik egongo banintz bezala. Ea atzoko gau horrek ez didan askorik eragiten... Antxus, gaur hiretzako.

2008-01-09

berriz ere hemen...

Nahi ta ez, berriz ere Gasteizera itzuli behar. Inoiz pasa ditudan gabona arraroenak izan zaizkit aurtengoak. Gabon eguna, urte zahar eguna eta gaua, eta beste astebukaeretan lanean aritu naiz, Gasteizen izaten ditudan gastuei aurrera egiteko, eta amari horren beste kostu ez egiteko. Iada bi aste baino zertxobait gehiago igaro da, orain nagoen tokitik irten nintzela. Oso zaila egin zait berriz ere hona bueltatzea, hainbat goraberengatik, nahiz eta bakarra den arrazoi nagusia. Ingurura begiratu eta ez daukat klasekiderik inguruan, ostiral arte ez baita beharrezkoa etortzea, baina hala ere badakit beti hor izan dudan, daukadan eta izango dudan laguna nire ondoan daukadala, edo zehatzak izateko, nire barnean. Hau da lasaitzen nauena, nahiz eta hurrun egon, beti hor baitago laguntzeko prest. Horrelaxe, egunak aurrera doazen einean, denbora azkar asko igaroko dela jabetzen naiz. Konturatzerako hortxe daukat urtarrilaren 25a, azterketak bukatuko ditudan eguna, eta ordutik are azkarrago iritsiko zait otsailaren 11a, edo 10 gaua, irixteko desiratzen nagoen eguna. Hala ere, bitartan aurrera egin beharko, eta burua ondo altzata, denborak guztia bere tokian utziko duen esperoan eta pertsona hori beti alboan edukiko dudalako esperoan, agur t'erdi!! JIKURI--ALTZA BURUA Zerri heldu jakin gabe gorabera gehiegi! Salduta sentitzean eutsi goiari ta aurrera! Dena aldatuko dela iritsiko da eguna! Horrela izaten da denborak dena osatzen omen du ta!