2008-01-14

bigarrena ta hirugarrena...

Aste honetan igandean etorri naiz, astebukaera neketsu baten ondoren. Ostiralean azterketa amaitu eta bereala, Ekhi ikaskidearekin nire etxera joan nintzen, maleta egin pare bat San Miguel edan eta nire anaiarekin batera Zarautz aldera joateko. Seirak eta laurden inguruan atera ginen nire etxe behetik, Gasteizetik irteteko nahikoa denbora behar baita. Zarautzera iritsi baino lehenago, nire anaiaren kuadrillako Larra hartu behar izan genuen Arrasaten. Denok batera iritsi ginen Zarautzera. Ni zuzenean lanera joan nintzen, berez seietan sartzen bainintzen. Ekhi autobusa hartu zuen Usurbil aldera joateko. Ostiralean, ez nuen ia lanik izan eta hamabi terdiak ingururako atera nintzen. Larunbatean berriz... hirurak laurdengutxitan irten nintzen, azken orduko kuadrilla mistikoak etorri baizitzaizkigun. Gero trago pare bat eta etxera joan nintzen. Atzo berriz 6 terdietan irten ginen Zarauztik, Gasteizera zortziak laurdengutxiagotan iritsi ginelarik. Besterik gabe, bihar dut bigarren azterketa, Didaktika Orokorra, test moduko galdera batzuekin eta etzi hirugarrena, Jolas Motorea, egindako jolasen analisia. Ea nola joanen zaizkidan, geroz eta gutxiago falta baita hain gogotsu itxaroten nabilen eguna. Eskerrikasko animoak eman dizkidazuen guztioi eta zorte berea opa dizuet zuei ere. Izan huntsa! Ametsaren helmugarat...

2008-01-11

azterketak

ta holaxe, gaur lehengo azterketakin haste gea. atzo etxian bakarrik gau osua, ezer enun ikasi,ta burumakur sartu nitzan ohera. Lo hartzia kostau in zitzaian, eta burumakur hartu nun lo, etxean ez ezik, mundu osoan bakarrik egongo banintz bezala. Ea atzoko gau horrek ez didan askorik eragiten... Antxus, gaur hiretzako.

2008-01-09

berriz ere hemen...

Nahi ta ez, berriz ere Gasteizera itzuli behar. Inoiz pasa ditudan gabona arraroenak izan zaizkit aurtengoak. Gabon eguna, urte zahar eguna eta gaua, eta beste astebukaeretan lanean aritu naiz, Gasteizen izaten ditudan gastuei aurrera egiteko, eta amari horren beste kostu ez egiteko. Iada bi aste baino zertxobait gehiago igaro da, orain nagoen tokitik irten nintzela. Oso zaila egin zait berriz ere hona bueltatzea, hainbat goraberengatik, nahiz eta bakarra den arrazoi nagusia. Ingurura begiratu eta ez daukat klasekiderik inguruan, ostiral arte ez baita beharrezkoa etortzea, baina hala ere badakit beti hor izan dudan, daukadan eta izango dudan laguna nire ondoan daukadala, edo zehatzak izateko, nire barnean. Hau da lasaitzen nauena, nahiz eta hurrun egon, beti hor baitago laguntzeko prest. Horrelaxe, egunak aurrera doazen einean, denbora azkar asko igaroko dela jabetzen naiz. Konturatzerako hortxe daukat urtarrilaren 25a, azterketak bukatuko ditudan eguna, eta ordutik are azkarrago iritsiko zait otsailaren 11a, edo 10 gaua, irixteko desiratzen nagoen eguna. Hala ere, bitartan aurrera egin beharko, eta burua ondo altzata, denborak guztia bere tokian utziko duen esperoan eta pertsona hori beti alboan edukiko dudalako esperoan, agur t'erdi!! JIKURI--ALTZA BURUA Zerri heldu jakin gabe gorabera gehiegi! Salduta sentitzean eutsi goiari ta aurrera! Dena aldatuko dela iritsiko da eguna! Horrela izaten da denborak dena osatzen omen du ta!

2007-12-31

Una nació, una selecció

Ueepa!! Zemouz doaz gabonak? Iada aste bat baino zerbait gehiago pasa da oporrak hartu genituenetik eta momentuz, ez dut Gasteizera itzultzeko gogo handirik. Egia esan zerbait bai, berriz ere "Hiru mosketeroak" elkar-ekintzan aritzeko.
Larunbat bi pasa ditugu, eta bietan zein bietan, sekulako zeppelina arrapatu degu. Lehenengoan batxillergoko afaria izan genuen, eta sekulako parranda bota genuen, nehaiz eta batzuk etxera joan ziren, jajaja! 24ean berriz, gauez atera gien bai, baina nik hurrengo egunez Bergarara joan behar nuenez, goizo itzuli nintzen etxera. 29an berriz Bilbon izan ginen, Euskal Herria eta Catalonia nor baino nor lehian ikustera. Emaitzak ez zuen garrantzi handirik izan, niretzat behintzat, eta bi herrien arteko elkartasuna izan zen benetan nabarmentzekoa. Gainera Gozategi eta Betagarri bezelako taldeak bertan izanda, giroa oraindik eta handiagokoa izan zen.
Horrelako gauzek pentsarazten didate, Zarautzen oso gustora nagoela, betiko lagunekin eta betiko lez, DPM pasatzen.
Gaurkoz nahiko idatzi dudala irudtzen zait, ez baitaukat idazteko gogo gehiegirik.
Gaurko aktualizazio hau Sara eta Iratirentzat, jejeje ke kraks!!! ueepa!!

2007-12-25

hosto lehorrak elur maluta bihurturik...

Iada etxera iritsi gara, familia giro honetara. Kanpoan ikasten duten lagunak berriz ikusiaz, garrai zaharrak gogoratuaz... eta lagun berriak berriz eskolan hasi arte utziaz. Betiko lagunak betiko lagun dira, baina orain denbora gehiago pasatzen dut ikaskideekin. Hainbat momentu ezberdin pasa ditugu elkarrekin (batez ere ostegun gauetan), eta baita hainbat jolas ezberdin jolastu ere. Jolasak eginez elkarrenganako konfidantza askoz ere sendoagoa egiten da eta lagun hauek faltan botatzen dira. Hala ere, KARPE DIEM eta orain gabonetako oporrak hala moduz gozatzeko probetxua egin beharko dugu. Iada hasiak gara ederki ospatzen, hainbat parranda eginez. Azkena bart gauean, gabon gaueko afariaren ondoren, sekulako mozkorrarekin kale aldera joan nintzelarik. Ez nintzen etxera berandu joan, iada nire gorputzak eta buruak ez baitzuten inogno orekarik, ezta indar askorik ere. Gasteizen azken astea benetan motza izan da, nahiz eta inoiz baino lan gehiago egin dugun. Astelehen bertan liburutegian lanen bat egiten ibili ginen, hurrengo egunean jarraitzeko asmoz. Lehen klase ordura ez nintzen azaldu ere egin, astelehen goizean etorri bainintzen Zarautzetik, igande gauaz lan egin ondoren. Goizeko bederatziak inguruan iritsi nintzen bertara, eta -4º zeudela ikustean, presarik gabe etxera joan, gosaldu eta hamar terdiak ingururarte lokuluxka bat egitea bururatu zitzaidan. Bigarren klasera joan eta hirugarrenarekin kunplitu ondoren etxera joan nintzen. Asteartean klase guztietara joan eta arratsaldean liburutegian aritu ginen psikologiako lana amaitzeko asmoz. Alperrak baino alperragoak garenez lanaren laurden bat bakarrik egin genuen, eta orduan nik gauez etxean egiteko konpromezua hartu nuen. Goizeko ordubatak ingururarte jardun nintzen lanean buru belarri, eta hala ere ez nuen erdia ere egin. Asteazkenean ere, goizez klasera eta arratsaldez liburutegira, atzoko emaitza berberarekin. Orduan gau honetan ere, ia gaupasa egin nuen lana egiten, goizeko ordubiterdiak arte ordenagailu aurrean egon nintzelarik. Ostegunean berriz, goizez aurreko gauean amaitutako lana entregatu eta Leioara joan nintzen, BOLOGNA-ren aurkako manifara. Han, hainbat lagun ezberdin ikusi eta arratsaldeko lauetan iritsi ginen Siberia Gasteizera. Gauez, Gasteizen geratzeko beste erremediorik ez nuen izan, hortaz han geratu nitzen, parrandatxoa bota, klarogasekin mozkortu, Peopleko tablauan dantza in (e!) ta etxea. Hurrengo goizean, bederatzi eta erdietako trena hartu eta hamabi terdietako Zarautzera iritsi nintzen. Horrela gaur arte. Ondo pasa Gabonak eta ikaskideei, asko ikasiiii!!! Aadioz!! Noa guz??jajaja!!

2007-12-09

hosto ustelak

Iada bi aste luze pasa dira, eta bi aste hauetan gauza ugari jazo zaizkit. Aurreko astea, betikoaren antzera zihoan; igandean iritsi, kristoneko resakakin, eztakit zeba. Oraingp honetan trenez etorri nintzen, anai El Ciego herrian astebukaera pasa geratu baitzen. Ekho eta Benatoren residentzira joan eta etxera hamaikak jota iritsi nintzen. Astelehenean klasetara joan eta arratsaldez liburutegira, "lanak egitera". Asteartea berdin berdin eta asteazkena antzeko zihoan ERDIZKA tabernan bakarrik geratu nintzen arte. Orduan bertako "barman"-a etorri eta TAU ikustera joateko bi sarrera eman zizkidan. Klaseko neska batek zuen izugarrizko gogoa ikusririk berarekin joan nitzen Buesa Arenara. Ordu ta erdi lehenago iritsi ginen bertara eta hainbat jokalari eta entrenatzailerakin argazki batzuk atera genituen. Ondoren, osteguna zenentz, parranda itzela bota genuen, etxera goizeko ordu txikitan iritsiz, eta ez oso zuzen, zehatza izateko. Orain arteko parrandarik onena edo onenetarikoa izan zen. Ostiralera klase guztietara joan (ja! ja!) eta etxera itzuli nintzen, besteetan baino gogo gehiagorekin, igandean nire urtebetetze eguna izan baitzen. Hala ere trenenan nintzela amak deitu eta EGUZKI tabernan lanean astekoa nintzela esan zidan. Ooso pozik jarri nintzen, taberna ezberdina delako Txikipolitekin aldereratuta. Nire urtebetetze eguna lanenan hasi nuen hortaz. Hala ere lanetik atera eta parebat trago-motxo hartu ondoren sekulako "zeppelin"-a hartu nuen. Zerbeza katxi eta zerbeza txupitoak hartuaz gaua minutu batean pasa zitzaidan. Nire urtebetetze eguna ederki joan zen. Bazkaria izan nuen familikoekin eta azkar etorri ginen Gasteiz aldera, semaforoen menpe dagoen hiri honetara. Klaseko hainbatekin egon eta etxea joan nitzen, residentzi beretik pasata. Hurrengo astea motz xamarra izan zen, baina hemen ere hainbat gauza egin genituen, agian aste oso batean baina gehiago. Astelehenean klasea eman behar genuen nik eta beste 6 ikaskidek. Joku erraldoiak egitea suertatzu zitzaigun eta altxorraren bila aritu ginen. Irabazleak ez zuten oso legalki irabazi baina, tira-bira txiki batzuk baztertuz, oso gustora geratu ginen. Arratsaldean liburutegian eta Ekho eta Benaton residentzian pasa nituen ordu ia guztiak. Asteartean ere ebste klase bat eman behar genuen nik eta beste hiru ikaskidek. Taldearen izena, Dartañan eta hiru mosketariak, jeje. Hemen ere oso gustora geratu ginen ordua amaitzean, gainera irakasleak (Iker Ros-ek), nola ez, sekulakoa izan zela esan zigun. Arratsalde hau, asteartekoa, oso luzea izan zen. Lehenik liburutegira joan nitzen lan bat egitera; ondoren alde zaharrera joan nintzen eta ERDIZKA-n nengoela berriz ere "barman" edo "patillaxman" etorri eta beste bi sarrera eman zizkidan hilak 13rako. Oraingoan Jon Hernanitarrarekin noa. Gaua berriz, IVEF-eko kiroldegian eman genuen. 9terdiak inguruan sartu eta hainbat jolas egiten jardun ginen. Ondoren afaltzera, Abel-ekin eta Mirenekin (noa guz?), Telepizzara joan ginen. Abelen hitzak: " Ueeee!! Telepizza!!! Ueeeeeeeeeeeeee, y ademas dos por unooo!! Esperar ke boy a sakar dinero, boy korriendooo!!" Jajajajaja!!! Ke puto amo. Beno eta gauean bi bakarlarik kitarra jotzen eta abesten jardun zuten. Ohera gaueko 4rak inguruan joan nitzen, iada ikaskideak ohean zudela. Hurrengo egunean bueltako bidaia ezberdina izan zen. Aitor zestoarrarekin itzuli nintzen Azkoitiraino. Han trago bat hartu eta autobusez Zumaira joan nintzen. Zumaian trena hartu eta azkenik etxera itzuli nintzen. Zubia berriz... asteazken gauean Joelen etxera joan ginen sekulako begigorri bihurtu ginelarik, jeje. Ostegunean berriz Hernanira joan nitzen, eta ostiral eta larunbatean Oriora. Gaur igandea da eta Erdizkara etorri naiz, etxean bakarrik egonda lo hartzen baitut. Eskerrikasko zoriondu ninduzuen guztioi eta baita blog xixtrin hau irakurtzera esfortzutxo bat egiteagatik. Aadioz!!

2007-11-27

hosteo lehorrak lurrean... iada ustelak

Holaxe, aste dexente pasa dia azken aldiz aktualizatu nuenetik, eta batzuk eskatu didaten bezala zertxobait idatzi beharko. Hasteko, aurretik igaro diren asteak ederto joan zaizkit. Ostegun batean gainera kuadrillako batzuen bixita izan nuen eta ederto pasa genuen. Ginontzera nahiko ondo. Iada ikaskideekin nahiko konfidantza dudala iruditzen zait, eta ondorioz astetik astera hobeto pasatzen dut beraiekin. Askoz hobe ERDIZKA-n edo bagaude baina hala eta guztiz ere oso gustora ibililtzen gara. Aurreko ostegunean gutxien atera ginen osteguna izan zen. Hasiera batean 4 bakarrik irten ginen baina guztion zorionerako, neretzako behintzat bai, Amaia Ane eta Miren irten ziren. Azken honek gainera goraintziak bidali nahi izan zizkien blog xixtrin hau irakurtzen duzuen guztiei. Datorren osteguna berriz gogor dator, igandean nire urtebetetze eguna dela eta parranda itzela bota behar baitugu. Ea zer suertatzen den gau hortan... Eta horrelaxe, nire ideia urriek eta ordenagailuan bateria gutxi izateak aktualizazio hau zerbait kaxkarra egiten dute, baina denbora eta patxada gehiago izatean askoz ere landuago idatziko dudala espero dut. Izan huntsa ta goraintzixek zuri re Miren!! Nora guz???jeje!!