2008-01-14

bigarrena ta hirugarrena...

Aste honetan igandean etorri naiz, astebukaera neketsu baten ondoren. Ostiralean azterketa amaitu eta bereala, Ekhi ikaskidearekin nire etxera joan nintzen, maleta egin pare bat San Miguel edan eta nire anaiarekin batera Zarautz aldera joateko. Seirak eta laurden inguruan atera ginen nire etxe behetik, Gasteizetik irteteko nahikoa denbora behar baita. Zarautzera iritsi baino lehenago, nire anaiaren kuadrillako Larra hartu behar izan genuen Arrasaten. Denok batera iritsi ginen Zarautzera. Ni zuzenean lanera joan nintzen, berez seietan sartzen bainintzen. Ekhi autobusa hartu zuen Usurbil aldera joateko. Ostiralean, ez nuen ia lanik izan eta hamabi terdiak ingururako atera nintzen. Larunbatean berriz... hirurak laurdengutxitan irten nintzen, azken orduko kuadrilla mistikoak etorri baizitzaizkigun. Gero trago pare bat eta etxera joan nintzen. Atzo berriz 6 terdietan irten ginen Zarauztik, Gasteizera zortziak laurdengutxiagotan iritsi ginelarik. Besterik gabe, bihar dut bigarren azterketa, Didaktika Orokorra, test moduko galdera batzuekin eta etzi hirugarrena, Jolas Motorea, egindako jolasen analisia. Ea nola joanen zaizkidan, geroz eta gutxiago falta baita hain gogotsu itxaroten nabilen eguna. Eskerrikasko animoak eman dizkidazuen guztioi eta zorte berea opa dizuet zuei ere. Izan huntsa! Ametsaren helmugarat...

3 comentarios:

AnĂ³nimo dijo...

Iepa Joxepaaa!! zmz?
Joee... Amaitu da!
Finito azterketak! Iuuujjuuuu!!!
Buno... zutzako... sorte on!:^P
Ni oain praktiketan haritzn naiz goizero hospitalian....
joe.... que jarto! benetan benetzen nauen lana da hau!:D
Tope pozik nao baino... tokatu zaiten solairua... dexente gogorra da! Halare... arrigarria da jedeak nola eramaten duen bere gaixotasuna, beno beraiek eta bere familiek ere... eta horrek gure arazoak bizitzaren gorabehera sutsuak direla ohartzen laguntzen zaitu eta... benetan indartu egiten zaitu! Kontatukoixkizut histori batzuk...

Bueno pitxitxuu! Aspaldiyan ez deula hitzeiten eee!!!jajajaa! joe... sntitzet eske uztet kontratuana ez dala oso ideia ona izan nere kontu korrontiantzat ta oain... kontrolatu in ber naiz!:P Halare Urtarriletik aurrea hilabeteko asken astean gratis deitzeko aukera dakat beraz... zebauko geaaa!:P
Mueno pitxin! Obeso eta Potolo pilaaaa!!!!
SUERTE AZTERKETETAN! jajajajaa!
Eta gogor burrukatuu!! (sntzu guztitan... hordu murrizketarik ez!)

Tarragonako txoko batetik... Izugarri maite zaituen pertsona baten partez...

AnĂ³nimo dijo...

... Puf.... benga TXAPON! jujuju!

Unknown dijo...

Nere informaziyuan arabera azterketak bukau dituk... ba bakik, oain gozatzea ta egun orren zai eotea!

Gu asi besteik ez gaituk in ta... en fin, ondo segi zak ta aber noiz eote gaituken!!

PD: portzierto, zemouz juntzaixkik? xD