2008-01-09

berriz ere hemen...

Nahi ta ez, berriz ere Gasteizera itzuli behar. Inoiz pasa ditudan gabona arraroenak izan zaizkit aurtengoak. Gabon eguna, urte zahar eguna eta gaua, eta beste astebukaeretan lanean aritu naiz, Gasteizen izaten ditudan gastuei aurrera egiteko, eta amari horren beste kostu ez egiteko. Iada bi aste baino zertxobait gehiago igaro da, orain nagoen tokitik irten nintzela. Oso zaila egin zait berriz ere hona bueltatzea, hainbat goraberengatik, nahiz eta bakarra den arrazoi nagusia. Ingurura begiratu eta ez daukat klasekiderik inguruan, ostiral arte ez baita beharrezkoa etortzea, baina hala ere badakit beti hor izan dudan, daukadan eta izango dudan laguna nire ondoan daukadala, edo zehatzak izateko, nire barnean. Hau da lasaitzen nauena, nahiz eta hurrun egon, beti hor baitago laguntzeko prest. Horrelaxe, egunak aurrera doazen einean, denbora azkar asko igaroko dela jabetzen naiz. Konturatzerako hortxe daukat urtarrilaren 25a, azterketak bukatuko ditudan eguna, eta ordutik are azkarrago iritsiko zait otsailaren 11a, edo 10 gaua, irixteko desiratzen nagoen eguna. Hala ere, bitartan aurrera egin beharko, eta burua ondo altzata, denborak guztia bere tokian utziko duen esperoan eta pertsona hori beti alboan edukiko dudalako esperoan, agur t'erdi!! JIKURI--ALTZA BURUA Zerri heldu jakin gabe gorabera gehiegi! Salduta sentitzean eutsi goiari ta aurrera! Dena aldatuko dela iritsiko da eguna! Horrela izaten da denborak dena osatzen omen du ta!

2 comentarios:

Antxus dijo...

Oso ona hi... barruraño iritsi zayak, seriyo. Esatia zekat unkitu in tziakela. Ain ona ek, non, nere blogian link bat jarriko yaten irea, nere irakurliak hau irakurtzeko. Askotan, zerrei eldu eztakikenian... gauza "xinplienak" edo gertukuenak edo oain arte albuan eukiekenak baliyoik aurrea segitzeko. Indarra emateiken pertsona, dekena dekela re, ziur arro eongo ekela. Bueno hi... otsailarte gelditze zaiken espero au motxa izatia esperoyat. Agur t'erdi euri re! Zorte on.

Anónimo dijo...

Iepa Joxepa!!
Bai... nire Anxusekin ados nao! (Iepa Antxus Jauna:P)
pffff... nike.. bukaezinak ikusteitut azterketak!
Bueno... halare astelehenn praktiketan hasten naiz... beraz.. suposatzt... eramangarrio izango dala!
Bueno... pixkat gehio ikastea noa oain! haber posible itn zaiten!
Besterik gabe eta Otsailak 11 iristeko irrikitan, muxu potolobeso ugari Tarragona aldetik!

ALTZA BURUAA! jajajaa!:P

Bueno macoo! Molts petonets! T'estim molt!
Hurrengon komntario guztiya katalanz idatzikoizut! jajajaja!
ya... kontrolatzn ai naizela!:P

Sara