2007-12-25

hosto lehorrak elur maluta bihurturik...

Iada etxera iritsi gara, familia giro honetara. Kanpoan ikasten duten lagunak berriz ikusiaz, garrai zaharrak gogoratuaz... eta lagun berriak berriz eskolan hasi arte utziaz. Betiko lagunak betiko lagun dira, baina orain denbora gehiago pasatzen dut ikaskideekin. Hainbat momentu ezberdin pasa ditugu elkarrekin (batez ere ostegun gauetan), eta baita hainbat jolas ezberdin jolastu ere. Jolasak eginez elkarrenganako konfidantza askoz ere sendoagoa egiten da eta lagun hauek faltan botatzen dira. Hala ere, KARPE DIEM eta orain gabonetako oporrak hala moduz gozatzeko probetxua egin beharko dugu. Iada hasiak gara ederki ospatzen, hainbat parranda eginez. Azkena bart gauean, gabon gaueko afariaren ondoren, sekulako mozkorrarekin kale aldera joan nintzelarik. Ez nintzen etxera berandu joan, iada nire gorputzak eta buruak ez baitzuten inogno orekarik, ezta indar askorik ere. Gasteizen azken astea benetan motza izan da, nahiz eta inoiz baino lan gehiago egin dugun. Astelehen bertan liburutegian lanen bat egiten ibili ginen, hurrengo egunean jarraitzeko asmoz. Lehen klase ordura ez nintzen azaldu ere egin, astelehen goizean etorri bainintzen Zarautzetik, igande gauaz lan egin ondoren. Goizeko bederatziak inguruan iritsi nintzen bertara, eta -4º zeudela ikustean, presarik gabe etxera joan, gosaldu eta hamar terdiak ingururarte lokuluxka bat egitea bururatu zitzaidan. Bigarren klasera joan eta hirugarrenarekin kunplitu ondoren etxera joan nintzen. Asteartean klase guztietara joan eta arratsaldean liburutegian aritu ginen psikologiako lana amaitzeko asmoz. Alperrak baino alperragoak garenez lanaren laurden bat bakarrik egin genuen, eta orduan nik gauez etxean egiteko konpromezua hartu nuen. Goizeko ordubatak ingururarte jardun nintzen lanean buru belarri, eta hala ere ez nuen erdia ere egin. Asteazkenean ere, goizez klasera eta arratsaldez liburutegira, atzoko emaitza berberarekin. Orduan gau honetan ere, ia gaupasa egin nuen lana egiten, goizeko ordubiterdiak arte ordenagailu aurrean egon nintzelarik. Ostegunean berriz, goizez aurreko gauean amaitutako lana entregatu eta Leioara joan nintzen, BOLOGNA-ren aurkako manifara. Han, hainbat lagun ezberdin ikusi eta arratsaldeko lauetan iritsi ginen Siberia Gasteizera. Gauez, Gasteizen geratzeko beste erremediorik ez nuen izan, hortaz han geratu nitzen, parrandatxoa bota, klarogasekin mozkortu, Peopleko tablauan dantza in (e!) ta etxea. Hurrengo goizean, bederatzi eta erdietako trena hartu eta hamabi terdietako Zarautzera iritsi nintzen. Horrela gaur arte. Ondo pasa Gabonak eta ikaskideei, asko ikasiiii!!! Aadioz!! Noa guz??jajaja!!

No hay comentarios: