2007-12-09

hosto ustelak

Iada bi aste luze pasa dira, eta bi aste hauetan gauza ugari jazo zaizkit. Aurreko astea, betikoaren antzera zihoan; igandean iritsi, kristoneko resakakin, eztakit zeba. Oraingp honetan trenez etorri nintzen, anai El Ciego herrian astebukaera pasa geratu baitzen. Ekho eta Benatoren residentzira joan eta etxera hamaikak jota iritsi nintzen. Astelehenean klasetara joan eta arratsaldez liburutegira, "lanak egitera". Asteartea berdin berdin eta asteazkena antzeko zihoan ERDIZKA tabernan bakarrik geratu nintzen arte. Orduan bertako "barman"-a etorri eta TAU ikustera joateko bi sarrera eman zizkidan. Klaseko neska batek zuen izugarrizko gogoa ikusririk berarekin joan nitzen Buesa Arenara. Ordu ta erdi lehenago iritsi ginen bertara eta hainbat jokalari eta entrenatzailerakin argazki batzuk atera genituen. Ondoren, osteguna zenentz, parranda itzela bota genuen, etxera goizeko ordu txikitan iritsiz, eta ez oso zuzen, zehatza izateko. Orain arteko parrandarik onena edo onenetarikoa izan zen. Ostiralera klase guztietara joan (ja! ja!) eta etxera itzuli nintzen, besteetan baino gogo gehiagorekin, igandean nire urtebetetze eguna izan baitzen. Hala ere trenenan nintzela amak deitu eta EGUZKI tabernan lanean astekoa nintzela esan zidan. Ooso pozik jarri nintzen, taberna ezberdina delako Txikipolitekin aldereratuta. Nire urtebetetze eguna lanenan hasi nuen hortaz. Hala ere lanetik atera eta parebat trago-motxo hartu ondoren sekulako "zeppelin"-a hartu nuen. Zerbeza katxi eta zerbeza txupitoak hartuaz gaua minutu batean pasa zitzaidan. Nire urtebetetze eguna ederki joan zen. Bazkaria izan nuen familikoekin eta azkar etorri ginen Gasteiz aldera, semaforoen menpe dagoen hiri honetara. Klaseko hainbatekin egon eta etxea joan nitzen, residentzi beretik pasata. Hurrengo astea motz xamarra izan zen, baina hemen ere hainbat gauza egin genituen, agian aste oso batean baina gehiago. Astelehenean klasea eman behar genuen nik eta beste 6 ikaskidek. Joku erraldoiak egitea suertatzu zitzaigun eta altxorraren bila aritu ginen. Irabazleak ez zuten oso legalki irabazi baina, tira-bira txiki batzuk baztertuz, oso gustora geratu ginen. Arratsaldean liburutegian eta Ekho eta Benaton residentzian pasa nituen ordu ia guztiak. Asteartean ere ebste klase bat eman behar genuen nik eta beste hiru ikaskidek. Taldearen izena, Dartañan eta hiru mosketariak, jeje. Hemen ere oso gustora geratu ginen ordua amaitzean, gainera irakasleak (Iker Ros-ek), nola ez, sekulakoa izan zela esan zigun. Arratsalde hau, asteartekoa, oso luzea izan zen. Lehenik liburutegira joan nitzen lan bat egitera; ondoren alde zaharrera joan nintzen eta ERDIZKA-n nengoela berriz ere "barman" edo "patillaxman" etorri eta beste bi sarrera eman zizkidan hilak 13rako. Oraingoan Jon Hernanitarrarekin noa. Gaua berriz, IVEF-eko kiroldegian eman genuen. 9terdiak inguruan sartu eta hainbat jolas egiten jardun ginen. Ondoren afaltzera, Abel-ekin eta Mirenekin (noa guz?), Telepizzara joan ginen. Abelen hitzak: " Ueeee!! Telepizza!!! Ueeeeeeeeeeeeee, y ademas dos por unooo!! Esperar ke boy a sakar dinero, boy korriendooo!!" Jajajajaja!!! Ke puto amo. Beno eta gauean bi bakarlarik kitarra jotzen eta abesten jardun zuten. Ohera gaueko 4rak inguruan joan nitzen, iada ikaskideak ohean zudela. Hurrengo egunean bueltako bidaia ezberdina izan zen. Aitor zestoarrarekin itzuli nintzen Azkoitiraino. Han trago bat hartu eta autobusez Zumaira joan nintzen. Zumaian trena hartu eta azkenik etxera itzuli nintzen. Zubia berriz... asteazken gauean Joelen etxera joan ginen sekulako begigorri bihurtu ginelarik, jeje. Ostegunean berriz Hernanira joan nitzen, eta ostiral eta larunbatean Oriora. Gaur igandea da eta Erdizkara etorri naiz, etxean bakarrik egonda lo hartzen baitut. Eskerrikasko zoriondu ninduzuen guztioi eta baita blog xixtrin hau irakurtzera esfortzutxo bat egiteagatik. Aadioz!!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo pitxiiin!! Zmz? Ni oain... stresauta pixkat aztrketak diala ta! baino bueno.... zi ingoyou! burua altsa ta aurrea!:P juju!
Ikustt zu earki zabiltzala eeee!! como te lo montas tioo!! uajajaja!
Bueno pitxitxitxuu!! muxu pilaaa!!! AAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAasko Maite Haut!:P
Zaidu e... ta hurrengo asten ikustegeaaa!(Y)Iiiiiiiijaa! jijiji!
SaRa